XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); han bertan jaten zituzten jaki fresku eta osasuntsuak eta sukaldaritzan eta gorputza kontu zerbaitez tratatzen erakusten zuten.

Bainan ez pentsatu hura saski-naski antolaezina zenik, nahiz eta ospakizun batzuk behar bezala zelebratu, sinets haundiz eta bestetarako gogoz, zeren eta dena bere ordenean egiten bait zen, eta gertatzen zena jendeak, giro atsegin, txeratsu eta batere konbenzionala ez zen hartan, gustorago egiten zuela lana da.

Ez zen hura tolerantzia edo kreatibitatearen paradisua, bainan gauzak konturatu gabe egiten ziren, eta hori beti eskertzekoa da.

Harira ez badator ere, edo agian bai, ni Jeanetteren dantza-jazz klaseen ikasle hartzen nuen parte taller hartan.

Jeanette, holandesa, izan zen horren aldakorra den materia hau erakusteko Iruñean finkatu zen lehena.

Orain dela hamar urte, hots, Fama filmea egin baino lehenago, uler dadin.

SAN ANTON KALERA Ez dakit zehazki zeintzuk izan ziren taller hura ixtera eraman zuten arrazoiak.

Orduan Marianok, egina zuen bezerogoarekin, bere ikasle sutsu eta sartzeko asmoa zuten beste batzuekin, San Anton kaleko aretoa hartu zuen, horma batzuk bota, instalazio elektrika jarri, detaile zahar eta ederrak gorde zituen: eskaiola batzuk, zurezko gapirioak, griferia eta mainuntzia.

Guzti hori pintatu zuen eta berea zen tallerrean azkeneko etapari hasiera eman zion.

Klaseak emateko asunto hau, errana den bezala, ogia ateratzeko bidea zen, biharko artistak ulertzen ez diren, eta beraz, erosten ez diren garai hontan.

Bainan nolabait, dena kontutan hartuta, halako suertea da, zeren eta badira beste batzuk berunezko gudaritxoak, adibidez, egin nahi lituzkenak eta frutategi batean, inolako erlaziorik ez duena, zortzi orduz aritzen dira lanean.

Tallerrak bi gela haundi zuen, haietan ikasleek instrumentala eta materialea zabaltzen zuten, bulego txiki bat eta ohiturazko osagarriak, hots, komuna, eta lasai mintzatzeko besaulki batzuk.

Komunan, axulei zaharrez inguraturik, mainuntzi eder bat zegoen, iturri haundiekin, lienzoez beteta.

Sukaldean, edo sukaldetik gelditzen zen tokian, brotxak, potoak, paletak eta beste neurritako gailuak pilatzen ziren.

Gela batean jendea, eserita, dibujatzen egoten zen, bestean, bakoitzak bere kaballeterako leku bat atxematen saiatzen zen, hor kokatu eta pintatzen hasten zen.

Gela haundiaren erdian beti kopiatzeko ariketa egin nahi zezanarentzat bodegoiak izaten ziren: oinarrizko gauzak, baratxuriak, ontzi batzuk, sagarren bat, ohial zintzilikatuak, eta horrelako gauzak.

Besaulkien ondoan derrigorrezko kafetera zegoen eta bulegoan, ofizina txikian agertzen ziren bisitak errezibitzen ziren, edo hortik besterik gabe alde egin.

Bisita hauek ez zuten estudioaren intimitatea, bainan bere funtsa betetzen zuten.

Tallerrean arratsaldetan ematen ziren klaseak.